Fernando VII.ak Espainiako erregea izan zen 1808.urtean, 1814-1823 eta 1823-1833 tarteetan. "Muy Historia" aldizkariak 2006.urtean Espainiako 100 historialariei eskatu zien Espainiak Historian zehar izandako pertsonairik maltxurrena aukeratzea. Boto gehien eskuratu zuen pertsonaia Fernando VII.a izan zen. Fernando oso perstona gaiztoa eta zitala izan zen era objektibo batean hitzeginda. 1808.urtean bere aitaren aurkako (Carlos IV) estatu kolpe bat prestatu eta eman zuen Aranjuez-eko herrian. Gero, Napoleonek behartu zuen Espainiako koroa bere aitaren eskuetan berriro jartzera. Fernandok Valençay-ko hirian pasatu zuen Independentzia Guda osoa. Bertan Napoleonek gaztelu bat eta bizitza osorako pentsio bat eman zion Espainiako koroari uko egiteagatik.
Bitxiena da espainiarrek Fernandoren alde borrokatzen dutela, eta guda osoan zehar Fernando izan zuten errege bezala, eta ez Josef Ia. Orduan, zailagoa izaten da ulertzeko nola Fernandok poztasunez hartzen zituela Frantsesak Espainian lortutako garaipenak. Napoleonekin topa egin zuen hamaika alditan frantses soldaduengatik eta espainiako soldadu eta herritarren aurka.
Independentzia guda bukatu zenean, Fernandok Espainia aldera bueltatu zen. Bertan Cadiz-eko konstituzio liberalak bere botereak mugatzen zituela ikusi zuen. Orduan, eta kontserbadoren laguntzarekin, estatu kolpea eman, Konstituzioa kendu eta liberalen aurka egin zuen. Garai hau 1814.etik 1820.arte iraundu zuen. Bitartean Espainiak Amerikan zituen kolonia gehienak independentzia eskatzen hasi ziren Fernandoren gobernuaren ahulezia ikusita. Garai hartan ia kolonia guztiak independentzia lortu zuten herri berriak sortuz.
1823 eta 1833 urteen bitartean Fernandok berriro ere ezkondu egin zen, kasu honetan bere hiloba batekin, Maria Cristinarekin. Bererekin bi alaba izan zituen, baina ez zuen lortu semerik edukitzea. Garai honetan Fernandok unibertsitate ugari itxi zituen eta liberalen atzetik ibili zen. Kontserbadoreak hasi ziren Fernandoren anaian erregetzaren ondorengoa ikusten. Carlos Maria Isidro askotan saiatu zen bere anaia berari koroa utziko ziola esatea lortzea. Fernando hiltzear zegoelarik Espainian existitzen zen lege salikoa kendu zuen. Lege honen bidez, emakumeak ezin zuten Espainiako erreginak izan, soilik gizonak errege izan zitezkeen. Baina koroa bere alaba Isabeli utzi zionean, eta sukarraz jota zegoenean, Carlos Maria Isidrok lortu zuen Fernandok berriro lege salikoa ezartzea, berari koroa emanez bera hiltzekotan. Fernando berriro osatu zen, eta hil zenean koroa Isabeli utzi zion. Gauza da Isabel 3 urte zituela Fernando hil zenean, orduan bere ama izan zen erregin ordea 1840.urterate.
Carlos Maria Isidrok ez zuen bere anaiaren azkenengo erabakia onartu, eta guda zibila hasi zen. Alde batetik Carlos-en alde zeudenak, hau da, Karlistak, eta bestetik erreginaren alde zeudenak, hasiera batean oso gutxi zirenak, eta denbora aurrera egin zuenean gehiago izan zirenak Liberalak hauen alde jarri zirenean. Guda hau 1833-1840 bitartean iraundu zuen. Bitartean Maria Cristinak Agustin Fernandezekin sekretuan ezkondu zen 1836.urtean. Maria Cristina eta Agustinek 8 seme-alaba izan zituzten, eta bitxiena zen ez zirela ofizialak izan, eta Espainiako herriarentzat Maria Cristinak oraindik Fernandoren alarguna zen. Maria Cristina haurdun zegoenean, eta estatu kontseiluetara joaten zenean, inork ez zuen ezer esaten gai honi buruz.
Maria Cristina eta Agustin seme-alabak izaten zeuden bitartean Espainiako guda zibila aurrera zihoan etengabe. Guda honi buruz aurrerago aritu gara. Bitartean Isabel II-ak ez zuen koroa lortuko 13 urte bete arte. Bere ama azkenean Espainiatik herbestera joan behar izan zen 1840.urtean, eta Isabel-en tutore bezala Espartero generala gelditu zen.