1808.urtean Barakaldo Frantsesen eskuetan zegoen. Merlin generalak Done Bikendiko eliza bere kuartel generalean bihurtu zuen. Aldareko irudi guztiak birrindu eta erre zituen, eta bertan bere tropak ezarri zituen. Bertatik oso gertu taberna txiki bat existitzen zen. Tabernariaren semea Aingeru Bitoritxa eta Beurko deitzen zen, eta 11 urteko umetxo ilehoria zen. Frantsesak herritik lasai pasiatzen ziren bitartean, Aingeruk Ruper apaiza laguntzen zuen mezatan.
Ruperto apaizari asko gustatzen zitzaion txakolina edatea, kantitate handietan gainera. Aingeruren aitak, Josetxuk Barakaldoko txakolinik hoberena eskaintzen zuen Done Bikendiko elizaren ondoan zuen tabernan. Aingeruk tabernan lan egiten zuen, bere ama Marujak bezala, baina hasierako barreak seriotasunean bihurtzen joan ziren Frantsesen konportamendu zakarra zela eta. Aingeruk ez zuen barrerik egiten ezta Du Bois sagertu frantsesak karameluak ematen zizkionean. Frantsesak hainbat herritar hil zituzten, Casiana Zubilleta, Peru eta Nisio Zuloko anaiak. Herritarrak frantsesen aurka zeundela ezin zuten disimulatu. Tentsioa nabaria zen herrian. Done Bikendiko auzoan San Bartolome ermita zegoen, eta frantsesek bertan euren bolborategia bihurtu zuten. Herriko inor ez ezin zen bertan sartu, inor Aingeru izan ezik. Berak bazuen baimena bertan sartzeko, berataz fidatzen zirelako. Egun batean, tabernan herriko pertsona garrantzitsu zeudelarik, erabaki zuten frantsesen aurkako ekintza bat egitea. Garatu nahi zuten ekintza, San Bartolomeren ermita suntsitzea zen sutea emanez bolborategira. Baina horretarako beharrezkoa zen bertan sartzea. Guztiak txakolinaren laguntzaz ausardia aurkitu zuten, baina denbora aurrera zihoan einean, auzardia hura desagertuz joan zen. Azkenean Aingeruk esan zuen berak lortuko zuela bolborategian sartzea hau deusezteko asmoarekin.
Eguna ailegatu zenean, frantsesak eskatu zioten Aingeruri euren bazkaria ermitara eramatea. Momentu horretan Aingeruk bere aititeren txiskeroaren suharria eskuratu zuen. Ermitara joan zen janariarekin, frantsesak bazkaria prestatzen hasi ziren, eta orduan Aingeruk ezkutatu egin zen. Gau iritsi zenean Aingeruk suharria erabili zuen sute bat sortzeko eta bolbora pizteko eztanda izugarria lortzeko. Baina kalkuloak txarto egin zituen 11 urteko gizona, eta eztanda izan zenean, bera bertan hil egin zen. Ermita eztanda egin zuen, eta frantsesak hil ziren, baina Aingeruk baita ere bertan siku gelditu zen.
Handik aste batzuetara, udaletxean egindako bilera batean, hau erabaki zen Benito Zabalak proposatu eta gero; 1808. urtearen abendutik aurrera Barakaldoko armarrian beti agertuko dela goiko aldean Aingeru baten irudia Aingeru Bitoritxa Beurkok egindakoa inoiz ahaztu ez dadin. Aingerua 11 urteko gizonaren aurpegian oinarrituta dago, eta hau da Barakaldoko armarrian aingeru bat agertzeko arrazoia.



No hay comentarios:
Publicar un comentario