viernes, 18 de noviembre de 2011

INDEPENDENTZIA GUDA 1808-1814

Independentzia guda 1808.urtean hasi zen Frantziak Espainia konkistatu zuenean. Guda gogorra eta luzea izan zen. Beste hainbat herrialde sartuta zeuden gerrate honetan, Napolenoek (Frantziako Enperadorea zena) ia Europa osoa konkistatu baitzuelako. Baina historia guztiak hasiera bat dutenez, goazen guda honen lehenengo pausuak aztertzera.
1808.urtean Espainian Carlos IV.a errege bezala zegoen. Berak 1788.urtean ailegatu zen errege izatera. Hasieratik arazoak izan zituen Frantziarekin, batez ere 1789.urtean iraultza garrantzitsu bat gertatu zelako herrialde horretan gero Frantziako erregearen bizitzarekin bukatuko duenak. Beraz, Carlos IV.ak gerra deklaratu zion Frantziako gobernu errepublikarrari.
Frantzia aurkako guda galdu zuen Carlos IV.ak, eta behartu egin zuten aliantza berria egitera Britain Handiaren aurka. Guzti hau Godoy Espainiako ministroaren errua zen. Bera baitzen erregea ordezkatzen zuena erabaki garrantzitsuak hartzeko garaian. Trafalgar-eko suntsiketa militarraren ostean, Napoleonek Europako beste herrialdeak konkistatzera abiatu zen, eta Espainia lasai utzi zuen denbora luze batez. Baina 1808.urtean Napoleonek Godoyri baimena eskatu zion bere tropak Espainiatik  pasatzeko Portugal konkistatu ahal izateko. Godoyk baimena eman zion, eta Napoleonen ejerzitoa Espainian sartu zen. Sartu bezain pronto, hiru zatitan banatu zen ejerzitoa, eta penintsularen zonalde konkretu batzuetara joan zen ejerzitoaren zati bakoitzak. Guzti honetaz nazkatuta Fernando VII.ak, Carlos IV. semea, estatu kolpe bat eman zuen eta bere aitari koroa kendu zion, baita Godoy Espainiako kalte guztien errudun bezala herriaren aurrean aurkeztu. Estatu kolpea Aranjuez-eko herrian eman zen, eta Godoy eskutatu behar izan zen bizitza mantentzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario