Josef Bonaparte Espainiako erregea izan zen 1808.etik 1813.era. Bere gobernua Madrilgo matxinadekin hasi zen. Guda hasi zenean, Bilbo izan zen Frantsesek eskuratu ez zuten hiri bakarra. Abuztuaren 16an Frantsesek Merlin generala buruan zutelarik, Bilbo konkistatzea lortu zuten, hori bai, bilbotarren erresistenztia izugarria zapaldu ostean.
Bilbo sakuratua izan zen, baita Begoña eta Deustuko herriak ere. Gogoratu garai hartan bi leku hauek ez zirela Bilboko auzoak, baizik eta herri independienteak. Joaquin Blake komandate espainiarrak lortu zuen Bilbo askatzea irailak 19an. Ney mariskal frantsesak berriro lortu zuen Bilbo konkistatzea eta sakuratzea. Azkenean, Zornotzako batailan Blake espainiarra eta Lefebvre-ek mariskalak aurrez aurre gelditu ziren. Oraingoan frantsesak irabazi zuten, eta Bilbo beraien eskuetan gelditu zen gerratearen bukaera ailegatu arte. Hiru hilabetetan Bilboren jabetza sei aldiz aldatu egin zen.
Estatu mailan Independentzia guda ez zihoan oso ondo espainiarentzat. Alde batetik ejerzitoa birrinduta zegoen, eta estrategia berri bat bilatu behar zuten. Bestetik, Amerikako koloniak independentzia eskatzen hasi ziren. Josef Ia Konstituzio berria egin zuen Amerikako kolonien izaera jurikoa hobetzeko asmoz eta bertako biztanleei eskubide eta betebehar berriak emoteko asmoz. Gainera Josef Ia Inkisizioa debekatu zuen. Gerratea bortitzagoa bihurtu zen herriko jendea parte hartzen hasi zelako. Gerrila guda izan zen, hau da, militarizatutako talde txikiak Napoleonen ejerzito handiaren aurka edozein tokitan eta bapatean egiten zuten.
Britainiarrak penintsulan sartu ziren Wellintong buruan zutelarik. Bataila izugarriak gertatu ziren gerrate honetan zehar; Bailen, Coruña, Zaragoza, Gasteiz eta San Marcial-ekoa. Azkenean, Napoleonek Errusia konkistatu nahian egindako hutsak direla eta, hara eraman behar izan zituen Espainia aldean hain beharrezkoak zituen soldaduak. Honi lotuta dago Espainiak azkenean gerra irabaztea eta Frantsesak bertatik kaleratu izatea.
Hau gertatzen zen bitartean, Cadiz-eko hirian lortu egin zuten Espainiako lehenengo Konstituzioa sortzea 1812.urtean. Oso konstituzio aurrerakoia zen garai hartarako, eta gero Espainian izan diren hainbat konstituzioen oinarria izan da. Fernando VII.ak Espainiara bueltatu zenean Konstituzioa mantenduko zuela zin egin zuen, baina 69 diputatu kontserbadoreei esker Fernandok ahaztu egin zen bere hitzaz, eta konstituzioa kendu egin zuen, eta honen egileak jazarri zituen kartzelaratzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario