Godoy eskutatuta zegoelarik, Fernando VII.ak bere aita Carlos IV zenari, behartu zuen koroa bere eskuetan uztera. Orduan, Napoleonek gonbidatu zituen bai Fernando bai Carlos Baiona aldera joatera berarekin hitz egiteko eta familiaren arazoak bertan konpontzeko. Borbondarren familia osoa Baiona aldera joan zen, eta bertan Napoleonek ezuste galanta eman zien. Aita semak utzi behar izan zuten Espainiako koroa Napoleonen eskuetan. Orduan Napoleonek bere anaia Josef Espainiako erregea bihurtu zuen Josef Iaren izenarekin.
Aldi berean Madrilen matxinadak hasi ziren. Madrilko herritarrak Frantsesen kontra altxatu ziren 1808.eko maiatzaren 2an. Napoleonen tropak era bortitz batean bukatu zuten matxinadarekin, baina hasiera eman zioten independentzia gudari. Oso ezagunak dira Velarde eta Daoiz-en pasartea. Beraiek soilik herritarren laguntzarekin lortu zuten Napoleonen tropak garaitzea hasierako momentuetan, eta Madrilgo kaleetara kanoiak eramatea. Azkenean Frantsesak Madrilgo heroiak hilko dituzte, baina sutea piztuta zegoen iada.
marraztu zituen maiatzak 3ko fusilamenduak. Eta aldiz, oso era bortitzean marraztu zituen hilak 2ko kaleetako borrokak bere obran " Mamelukoen karga". Mamelukoak gogoratzen dizuet Frantziaren alde borrokatzen zuten soldadu egiptiarrak zirela, eta herritarrak nahiko beldurra zietela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario