domingo, 9 de octubre de 2011

ESTATU BATUETAKO IRAULTZA (I)

Bideo hau "El patriota" filmearen zati bat da. Pelikula, Ipar Amerikako 13 koloniek euren metropolia zen Britain Handiaren aurkako izan zuten guda kontatzen digu, Estatu Batuetako familia bati gertatzen zaizkion xelebrekeriak bitartez. Pelikularen atal honetan ikus dezakegu nolakoak ziren garai hartako batailak. Guda zelaian garrantzitsu handia zeukan estrategia eta hau errealitatera eramateko era edo forma. Etsaiak hilaretan jartzen ziren bata bestearen aurrean, eta tiroka hasten ziren gertu zeudenean. Gauza da, gogoratu behar dugula, XVIII.mendearen bukaeran, oraindik armarekin tiro bat botatzerakoan, arma berriro kargatu behar zela, ez baitziren errepetiziozko armak existitzen eta. Pelikularen zati honetan ere ikusi dezakegu nola kanoi bonbak ez zutela beti eztanda egiten, eta nola heriotza zeramaten metalezko bola izugarrietan bihurtzen ziren; hankak mozten zituzten, baita lepoak ere, gutxi gora behera, hau zatiaren 5,30 minutuan ikusi dezakegunez. Hau errealitatean era honetan gertatzen zen, ez da filmea ikusgarriagoa egiteko forma bat. 
Ikusi nola Britain Handiko soldaduak oso profesionalak diren, eta Estatu Batuetako soldaduek berriz, bolondresak dira. Garai hartako ejerzitorik garrantzitsuena eta hoberena Britain Handikoa zen. Berak erabilitako guda teknikak mundu osoan kopiatuak eta imitatuak izan ziren garai hartan. Bitxikeri gisa esan dezaket Britainarrek zeramaten uniformearen kolorea arrazoi bategatik zela: uniformea gorria zen guda zelaian soldaduak zaurituak izatekotan, odola ez ikusteko, ez soldadu ingelesak, ezta etsaiak ere. Hurrengo bideoan ipiniko dizuet filmean gertatzen den aurreneko bataila.

No hay comentarios:

Publicar un comentario