Pelikula zati hau Charles Dickens-ek idatzitako elaberri batean oinarrituta dago. Elaberria "Bi Hirien historia" da, (erdaraz; "Historia de dos ciudades"), eta 1859.ean argitaratu zen. Pelikula 1935.urtekoa da. Bertan hainbat akats historiko daude, baina oso ondo deskribatzen da 1789. inguruan izandako iraultzaren arrazoiak. Lehenengo eszena oso ondo dago eginda, ikus daiteke nola Luis XVI.a nahiago zuen haragia txakurrei eman gosez hiltzen ari zen jendeari eman baino. Oso esanguratsua da militarrek erakusten duten bortitzkeria herriko jendearekiko. Badago momentu bat, non zaldian doan soldadu batek lurrean erorita dagoen emakume bat behin eta berriro zapaltzen duen.
Gero ikusten da nola izan zen Bastilako gartzelaren asaltoa, edo irudikedi libre bat. Nola gartzelan zeuden soldaduak behin eta berriro, eta krudeltasunez, herriaren aurka jotzen duten, eta nola azken momentuan, beste puntuetatik etorritako soldaduak herriaren alde ipintzen diren, eta gartzela deusezten duten. Eszena honetan akats izugarria dago, entzuten den musika Marsellesa da, gaur eguneko Frantziaren ereserkia, baina iraultza garaian oriandik ez zen erabiltzen, beraz, ez da posible momentu hartan Marsellesa entzutea. Baina ereserki iraultzaile bat denez, lizentzia bat dela esan dezakegu.
Bitxikeri bezala, aipatzea Luis XVI.ak egunero bat idazten zuela, eta Bastilako asaltoaren egunean, 1789.eko uztailaren 14an, zera idatzi zuen; " GAUR EZ DA GARRANTZIZKO EZER EZ PASATU".