Gaur klasean ikusi dugun filmearen zatia jartzen dizuet nahi duzunean berriro ikusteko, eta birpasatzeko nolakoa izan zen esklabutzaren negozioa.
BLOG HONEN BIDEZ HISTORIAN SAKONTZEA LORTU NAHI DUT. ETXEAN IKASTEN ARI ZARETELA ETA ZALANTZAREN BAT SORTZEN BAZAIZUE BLOG HAU ERABILI DEZAKEZUE ERANTZUNA LORTZEKO. DENBORA FALTA DELA ETA, HEMEN KLASEKO LIBURUAN AGERTZEN EZ DIREN IRUDIAK, BIDEOAK ETA TESTUAK IPINTZEN SAIATUKO NAIZ. HISTORIAN EXISTITZEN DIREN HAMAIKA XURRUMURRUTAZ ERE ARITUKO GARA HEMEN.
jueves, 22 de septiembre de 2011
jueves, 8 de septiembre de 2011
LEONARDO DA VINCI
LEONARDO DA VINCI: Vinci-ko herrian jaio zen 1452.urtean, eta 1519.urtean hil zen. Bere bizitzan denetarik egin zuen; margolaria, eskultorea, musikaria, politikaria, ingeniaria, pentsalaria, hirigilea, gorputzaren ikertzailea, arkitektoa, armagilea, etab....
Hemen agertzen dira berak egindako obrarik famatuenak; "David" eskultura, "Azken afaria" margoa, "Gioconda" edo "Mona Lisa" margoa eta Bitrubioko gizona. Bitxikeri bezala esan dezaket "Gioconda" obra duela 100 urte Louvre-ko (Paris) museotik italiar abertzale batek lapurtu zuela, eta urte ugari egon zela desagertua. Poliziek lapurraren atzetik zebilela, Picasso errudun gisa seinalatu zuten. Azkenean Picassok lortu zuen aske gelditzea, eta erruduna margoa bueltatu zuen. Baina hau ez da izan margo honen abenturarik arraroena, jakina. Napoleon Bonapartek bereganatu zuen margoa eta bere jauregiko komunean eskegi egin zuen egunero bertan zegolarik ikusi ahal izateko. Gaur egun margoa kristal batean sartuta dago eta milaka japoniar daude argazkiak egiten etengabe. Nahiko kuadro txikia da, baina oraindik sortzen duen zirrara ez da batere txikia. Begiratu batez ere paisaia....ezinezkoa da, ez da existitzen holako paisairik. Beste datu bitxi bat Giocondaren barrea da, ia ez da nabaritzen, baina barre egiten ari da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)